lunes, 30 de abril de 2007

Benito Ros, Bike Trialeko txapelduna

1981eko maiatzaren 2an jaio zen Benito Ros, Lizarran. Gaur egun, munduko hoberenetarikoa da, lorturiko garaipen ugariei esker. berak dioenez, instintuz hasi zen trialaren mundu horretan sartzen. Txikitan bizikleta asko zituen, eta hormetatik salto egitea bururatzen zitzaion, besterik gabe. Noski, bizikleta guztiak apurtzen zituen horrela, harik eta aitak triala egiteko bizikleta berezi bat erosi zion arte. Horrela, bere gisa salto eta akrobaziak egiten jarraitu zuen. Bi urte beranduago Iker Lezeta ezagutu zuen kasualitatez eta honek sartu zuen txapelketen munduan.



Horrela, 13 urte dira jadanik bizikleta gainean dabilela eta 10 urte daramatza txapelketetan. Kirolariak garaipen ugari lortu ditu urte hauetan, batzuk aipatzearren 2003koak, bere aburuz kirol munduan izan duen urterik hoberenekoak. Bike trialean Espainiako natural txapelketan garile, Espainiako Indoor txapelketa garaile, Munduko txapeldun, zeharkako saltoan errekor berria (1,31m.), eta errekor pertsonala aurrerakako igoeran ((1,90m.). Trial bizikletan antzera ibili da, Espainiako natural eta indoor txapelketak eta mundu txapelketa irabazi baititu baita. Hemen ere, erreko berria egin du zeharkako saltoan (1,36m.).



Maila horretan mantentzeko ordu asko egin behar dira entrenatzen, Benito astean 4-5 egunez joaten da gimnasiora. Bizikleta gainean aldiz, astean zehar 2-3 aldiz ibiltzen da. Larunbata jai hartzen du eta igandean entrenamendu gogorra izaten du berriz ere, bere trialeko lagunekin gehienetan. Bestalde bere burua zaindu behar duela aitortzen du txapeldunak.

Horrela bada, nafarrak garaipenak lortzen jarrai dezala espero dugu trial zaleok.

No hay comentarios: