lunes, 7 de mayo de 2007

Munduko trial txapelketa

RAGA JAPONIAKO BIGARREN EGUNEAN GARAILE ATERA ZEN BOU-REN AURRETIK (ekainak 3)

Adam Raga (Gas Gas) Japoniako bigarren jardunaldian garaile atera zen Toni Bou-ren garaipen boladarekin amaituz. Hala ere, bigarren postuan amaitu zuen Bou-k lider jarraitzen du sailkapen nagusian 14 puntuko abantailarekin. Fujinami hirugarren izan zen etxean.

BOUK JAPONIAKO LEHEN JARDUNALDIA IRABAZIZ GARAITEZIN JARRAITZEN DU (ekainak 2)

Toni Bou-k (Montesa-HCR) lider jarraitzen du Japoniako Sari Nagusiko lehen jardunaldian irabazi ondoren. Mundu Txapelketako bosgarren proba da hau eta bosgarren garaipena berarentzat. Teknika asko eskatzen zuten zonetan, espainiarrak penalizazio puntu bakarra gehitu zuen lehen bueltan. Bigarren Raga izan zen berriz ere eta hirugarren Fujinami japoniarra.

TONI BOUK FRANTZIAN BESTE ERAKUSTALDI BAT EMAN ZUEN TITULURA BIDEA LABURTUZ (maiatzak 27)

Toni Bouk ez dauka deskantsurik. Pilotu espainiarrak Senez-en (Frantzia) jokaturiko Trialeko Mundu Txapelketako hirugarren proba ere irabazi zuen. Bigarren postua gaur egungo txapeldunarentzat izan zen, Adam Raga-rentzat, eta hirugarren lekua Dougie Lampkin-ek bete zuen.

BOU BIGARREN EGUNEAN ERE GARAILE (maiatzak 23)
Toni Bou (montesa) espainiarrak Guatemalako Trial Sari Nagusiko bigarren jardunaldia irabazi zuen La Antiguan, mundialeko hirugarren proba da hau. Bigarren postuan beste espainiar bat, Adam Raga, eta hirugarren Fujinami japoniarra. Txapelketako hurrengo lehia Frantziako Sari Nagusia izango da, maiatzaren 27an Senez-en.

BOUK BERE MOMENTU ONAREKIN JARRAITZEN DU GUATEMALAKO LEHEN JARDUNALDIAN IRABAZIZ (maiatzak 22)

2007. urtea Toni Bourena da. Espainiar pilotuak Guatemalako Trial Sari Nagusiko lehen jardunaldia irabazi zuen (Mundialeko bigarrena) eta bere abantaila zabaltzen du klasifikazioaren lehen postuan. Montesakoak, munduko “indoor” txapeldun, proba 21 penalizazio punturekin amaitu zuen, bigaren Fujinami japoniarra izan zen 21 punturekin eta hirugarren Raga espainiarra 34 punturekin.

Hemen dituzue Guatemalako Sari Nagusiko zenbait irudi

No hay comentarios: